6. MAILAKOAK ZARAUTZEN

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak Zarautzen izan dira. Getariara oinez joan dira bertako itsasaldeaz zein mendialdeaz gozatuz. Zarauzko arte eta historia museoa ikusi dute, kanpandorrea zein arkeologia-aztarnak ezagutuz Santa Maria La Real parrokian. Era berean, Zarautzeko malekoian paseo bat eman, alde zaharra ezagutu edota bertako parkeetan jolasean gozatzeko aukera izan dute. 

Eguraldia lagun izan ez duten arren, oinetako aproposak eta aterkia soinean hartu eta naturaz gozatzeko eta egun-pasa ederrak egiteko aukera izan dute.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.