ABEREHren BISITA

Abenduaren 17an Abereh izenez ezaguna den Erik Berganza abeslari bizkaitarra ikastolan izan dugu, DBH3. mailako ikasleekin. Musikariak zuzenean zenbait kanta joatzeaz gain, azalpenak ere eman ditu bere sortze-prozesuaren inguruan.

“Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan etorri da Abereh eta programa honen helburua gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzea da. Musikak gazteen artean daukan eragina aski ezaguna da eta kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da ondorioz.

Oso giro polita sortu da, mila esker Erik!