AGENDA 21: BIGARREN UDAL FOROETAN PARTAIDE

Iragan astean, bigarren udal foroak izan ziren, non LH 1 eta DBH 4 bitarteko ikasle batzuk parte hartu zuten. Otsailean ospatutako udal foroen jarraipena izan da honako hau. Izan ere, Andoaingo Udalak proiektu bat gauzatu nahi du eta helburu horrekin Andoaingo ikastetxe guztietako ikasleak bildu ditu bi foroetan hauen iritzia eta ideiak entzun eta kontutan hartzeko.

Aipatutako proiektua, beraz, gazteek diseinatu eta erabakitako espazio bat eraikitzea izango da, beraiek ere erabiliko dutena. Horretan aritu ziren iragan asteko udal foroetan adin eta ikastetxe desberdinetako ikasleak.

Hurrengo pausua udalak bilera hauetatik jasotakoa gauzatzea eta aurkeztea izango da.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN