AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK

Lehen Hezkuntza 5.mailako ikasleak, Agorregiko burdinola eta errotak ezagutzera joan ziren aurreko astean. Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez, garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola.
Lehenengo Pagoeta informazio gunean bisitarientzako interpetrazio-zentroan ikasleak bi taldetan banatu ziren eta bertako adituek Pagoetako ingurune fisiko eta etnografikoa ezagutarazi zien. Bukatutakoan, errota eta burdinola martxan ikustera joan ziren.
Goiz-pasa polita izan zen.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.