AINHOA TOLOSA IKASTOLAN

Aste honetan, munduko Kayak surf txapelduna den Ainhoa Tolosak, bisita egin die Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei. Ostegunean, ikastolara gerturatu zen ikasle hauei kirol honen inguruan hitz egiteko.

Adi egon ziren ikasleak Ainhoa bere kirol-ibilbidearen hastapenak kontatzen hasi zenean. Kayak surf kirolaren inguruan hitz egin zuen eta honek dituen berezitasunei buruz. Batetik, itsasoan egiten den kirola denez, meteorologiak duen eragina eta, bestetik, kirol honek duen erakargarritasunaren inguruan.

Tolosaren aurkezpena amaitu ondoren, ikasleek galderak egin zizkioten hitzaldiari amaiera emateko.