ALBAOLARA BIXITA

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutzera joan dira. Bertan, itsas kulturarekin eta itsas lanbide tradizionalekin lotutako istorioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute, baita ontzi historikoen berreskuratzea eta hauek nabigatzen zuten testuingurua ulertzekoa ere.

Giro ederrean aritu dira eta egun polita pasa dute gure inguruetan barrena.