ALEMANIAKO ELKARTRUKERAKO KAFE POSTUA

Larunbat goizero, Batxilergo 1.mailako ikasleak, gogotsu biltzen dira edari bero zein etxean eginiko jaki gozoak eskolan saltzeko. Alemaniara egingo duten bidaia zirraragarria finantzatzeko asmoek ikasleak gogotsu mantentzen dituzte goiz euritsu eta hotzetan. Ezin eutsizko bizkotxo sorta desberdinak eskaintzen dituzte, erosle gozoenentzat txokolatezko bizkotxoak saltzetik, tradizionalenentzat txokolaterik gabekoak saltzera arte. Gainera, kafe usaintsu eta txokolate beroa prestatzen dute ume kirolari zein guraso animatzaile guztiak indarberritzeko. 

 

Irribarreak eta une dibertigarriak partekatzen dituzten bitartean, adiskidetasuna eta erabakitasuna nagusitzen dira, eta elkartasunean Alemaniako esperientzia paregabe hori gauzatzen lagundu duten pertsona ugari izan dituzte jada postuan! Mila esker dagoeneko euren postua bisitatu duzuen guztioi, eta, bisitatu gabekoei…

Animatu ea zer nolako sukaldariak diren ikustera!