Lehen hezkuntzako 1 mailakoak alfabetoarekin jolasean gabiltza. Alfabetoa ezagutzeko modu asko daudela konturatu gara. Alfabetoaren abestia primeran ikasi dugu, eta gainera irakasleek alfabetoko hizkien inguruko olerki-bilduma bat eman digute.
Hortxe ari gara olerkiekin antzerkitxoak egiten. S-ren olerkia adibidetzat hartuz, “Asteasuko astoarekin” ederki pasatzen ari gara. Etxetik ekarritako aldizkariak arakatuz, A modu desberdinetan idatzi daitekeela ere konturatu gara: A larria, a xehea, ….
Ba al dakizue gure gorputzekin ere hizkiak sor ditzakegula? Oso dibertigarria izan da soinketan Maiderrek proposatu digun jolasa. Ikusi, ikusi argazkiak!


