ALTXORRAREN BILA 3.0

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

LH 6. mailako ikasleek altxorraren bila 3.0 jolasa egin dute Andoaingo Goiko Plazan. Jolas honetan, IKT baliabideak eta jarduera fisikoa uztartu dituzte.

13 taldetan banaturik, 4ko eta 5eko partaideez osaturik, ezkutatutako altxorren bila abiatu dira Goiko Plazan zehar.

Altxorra (QR kodeak) topatutakoan, partaide guztiak eskutik helduta, frontoira abiatu dira, bertan Akroesporteko figura bat egitera. Ondoren QR kodeak irakurri eta hurrengo altxoarren bila abiatu dira. Horrela 6 altxorrak topatu arte.

Jarduera honetan, talde lana, orientazioa eta trebetasunak agertu behar izan dituzte ezinbestean.

Jarduera hau, Jon Urdangarin eta Alex Martinez de Osabak aurretik, esperimentazio moduan, LH 6A gelako ikasleekin egindakoa da. Eskerrak eman nahi dizkiegu egindako lanagatik Jon eta Alexi.

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre