Soinketa saio berezi izan dute aste honetan Lehen Hezkuntza 1en, Maiderrek, soinketako irakasleak, hiru gelak elkartu eta “Altxorraren jolas” dibertigarria prestatu du.
Ikastolatik irten eta frogak eginez, hainbat lekutara iristeko pistak lortu ditute. Leku bakoitzean froga bat eta pista berria. Izugarri ondo pasatu dute, Santa Krutzetako kuadrilak izango balira bezala, batzuk gorriak, besteak moreak….
Dantza, mimika edo erreleboak, denetatik egin behar izan dute amaieran festetako zapia lortu eta elkarrekin Andoaingo Ereserkia abestu ondoren altxorra eskuratzeko!! Txupatxus bana festak behar bezala hasteko.
Mila esker Maider! Gora Santa Krutzak eta gora Andoain!!