ALTZOKO HANDIA!

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek azken egunak aprobetxatu dituzte Handia filma ikusi eta Altzora irteera egiteko.

Ostegunean, xirak eta aterkiak esku artean izanik Altzoko Handiaren omenez eginiko herri ibilbidea egin zuten. Lehenik Ipintza baserria bistatu zuten eta ondoren herriko plazan dagoen erakusketa.

Ibilbidea amaitu ondoren, Altzoko herrian zehar jolasteko aukera izan zuten, ikasturteari amaiera polit bat emanez!