AMONEN IKASGAI BIKAINA

Hilabete joan bada ere, Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutikoek oraindik ongi gogoan dituzte urtarrilaren amaieran euren geletako hiru amonak egindako bisitan entzundakoak.

Amonen, euren ume garaietako aisialdiaz mintzatu zitzaizkien eta gaur egun baino baliabide eta jostailu gutxiagorekin, irudimena erabiliz zer nolako jolas politak egiten zituzten erakutsi zieten.

Erakutsi bakarrik ez, praktikan jartzeko aukera ere izan zuten.

Hona hemen euren bisitaren laburpena, iruditan: