ANDOAIN LABURREAN LEIHAKETA

Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako zikloa burutzen ari diren ikasle talde batek bideo bat egin dute eskolako proiektu moduan. Ikasle talde honen tutorea Ainhoa Aiertza da, Aita Larramendi Ikastolako ikasle ohia eta proiektua aurrera eramaten lagundu diena.

Bideoaren gaia gure Ikastolaren metodologia eta eraikinaren aldaketa izan da; horregatik, egun batzuetan Ikastolan izan dira ikasle hauek irudiak eta elkarrizketak grabatzen.

Emaitza ona izan dela ikusita, “Andoain Laburrean” lehiaketan parte hartuko dute bideo honekin.

Ikusi eta gozatu!