ANDOAINGO HISTORIAN SAKONTZEN

Andoaingo historian sakondu dute DBH 4. mailako ikasleek. Gizarteko ikasgaian gerra zibila ikasi berri dutela aprobetxatuz, herrian zehar ibilbide gidatu bat egiteko aukera izan dute. Hori dela eta, aste honetan tartetxo bat hartu dute bi geletan Xabier Lasaren eskutik errepublikar eta frankisten inguruko istorioak entzuteko. Modu honetara, garai hartako bizipenak kontatu dizkie Lasak memoria historikoa gal ez dadin.

Xabier Lasa Oroituz, Andoainen elkarteko kide da. Frankismoak Andoainen eragindako kalteak ikertzeko eta herritarren artean zabaltzeko sortutako elkarte hau izan da ikastolari gonbidapen hau luzatu diona eta une egokian iritsi ere. Horrela, klasean ikasitakoa beren herrian irudikatuta ikusi dute ikasleek.