ANIMALIAK GERTUTIK EZAGUTZEN

Haur Hezkuntza 5eko ikasleak erabat murgildu dira animalien munduan, izan ere, gaur egun, familia askok animaliak dituzte etxean. Beraien etxeetako animali horiek Ikastolara ekarri eta lagunei erakusteko aukera izan dute oraingoan, modu honetara, gelakideek animaliak zuzenean ezagutzeko asmoz. Haurrak zoratzen ibili dira animaliak ezagutzen eta baita hauek goxatzen ere. Animaliak ere gustora ikusi ditugu beraiekin. Gainera, animali hauen bizimoduaz ere galdetu diete haien jabeak diren familiei, baita zer jaten duten edo non lo egiten duten ere.

Gai hau landu eta animali gehiago ezagutzeko asmoz, ipuin ezberdinak ere ezagutu dituzte, esaterako: “Ez da ahotsik behar” “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”. Baserri batera joatekok aukera ere izango dute aurrerago eta animalia gehiago ezagutzekoa: ardiak, untxiak, behiak…

Zenbat gustatzen zaizkigun animaliak!