ARABIERAREN KONTU BITXIAK EZAGUTZEN!

Lehen Hezkuntza 2ko ikasleok, gure Ikastolako zenbait haurrek arabiera klaseak jasotzen dituzten lokalera bisita egin dute.

Fatimak, Nazihak  eta Ikramek ongietorri irribartsua egin diete. Bertan oinetakoak kendu eta alfonbra biguinetan  eroso jarri dira.

Fatimak arabieraz hizkiak nola esan eta idazten diren erakutsi die eta gure hizkuntzarekin dituen ezberdintasunak ikusi ahal izan dituzte.

Azkenean hamaiketako marrokiar goxo bat eskaini diete.

Milesker hiruroi!!!

Shukran!