ARGAZKIKO HAUR HAUEN BILA GABILTZA

1963an atera zen argazkia, Ikastola hasi zen urtean bertan, Mari Paz eta Mirari andereñoekin. Aurten 56 urte beteko dira Ikastola martxan jarri zenetik eta baita argazkia atera zenetik  ere. Argazkia berriro atera nahiko genuke, argazkiko protagonistekin.

Azaroaren 9an, larunbatez, jarri dugu zita Bazkardoko eraikin berrian, eguerdiko 12etan.

Argazkian zure burua ikusi baduzu, edo norbait ezagutuz gero, mesedez jarri kontaktuan Ikastolarekin 943593525 telefonoan edo andoain@ikastola.eus helbidean.