ARGITXOREN POSTONTZIA: EUSKARA BIZIRIK GURE GELAN!

Hiru urteko gelan ekimen polit bat jarri dugu martxan, txikienen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Duela egun batzuk, kutxa misteriotsu bat agertu da gelan… Argitxoren postontzia!

Haurrek euren marrazkiak, mezuak edo lan txikiak sar ditzakete barruan, guztiak Argitxori zuzenduta, eta ilusio handiz itxaroten dute bere erantzuna. Idazten duten gutun bakoitzak eta jasotzen duten erantzun bakoitzak hizkuntzarekiko eta Argitxorekiko lotura indartzen dute.

Horrelako ekimen txikiek laguntzen dute euskara egunero bizirik mantentzen.