ARITZ ELUSTONDO ETA MARIASUN QUIÑONES, FUTBOLA HIZPIDE

Egun batzuk pasa dira jada Realeko bi jokalari hauek ikastolan izan zirenetik, baina gure ikasleen mirespen aurpegiak erakusten dituzten argazkiek argia ikusi behar zuten nolabait.

Arratsalde bat pasa zuten gure ikasleekin kirolari hauek, lehendabizi DBH 2. mailako ikasleekin eta ondoren DBH 1ekoekin. Ikasleek aurretik prestatuko galdera sorta bota zieten bi jokalariei, beti ere beren pribatutasuna mantenduz eta errespetu osoz. Horrela, orain arte izandako lesioez, ibilbide profesionalaz, gustukoen jokalariez etab. hitz egin ziguten. Hitzaldia bukatuta, jokalariek errealeko kamiseta sinatu zieten ikasleei. Hau eduki ezean, nola edo hala moldatu ziren ikasleak sinadura etxera eramateko; batzuk paper puska batean, beste batzuk kaleko kamiseta arrunt batean.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN