ARRAKASTA BIGARREN ESKUKO AZOKAN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Iragan larunbatean, saltzaile lanetan aritu ziren DBH 3. mailako ikasleak herri mailan urtero antolatzen den bigarren eskuko azokan. Goizeko bederatzietan Zumea plazan ziren jada ikastolari egokitutako bi mahai luze antolatzeko prest. Bertan, era guztietako gauzak jarri zituzten salgai: mahai-jokoak, puzzleak, arropa, liburu mordoa, bizikleta bat, jostailu zein panpinak, hamar bat patinete….

Ahalik eta gehien saltzea zuten helburu; izan ere, datorren ikasturtean egingo duten ikasbidaia finantziatu beharra dago. Jende ugari erakarri zuen ikasleen postuak eta hauek gustura egon ziren salmenta estrategia ezberdinak garatzen.

Ezin albiste labur hau bukatu ikasle guztien inplikazioa nabarmendu gabe. Benetan eredugarria guztiek hartutako ardura eta konpromisoa eskolaz kanpoko ekintza hau aurrera eraman ahal izateko. Zorionak guztiei!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre