
Hiru taldetan banatuta, Historiaurreko gizakiak nola bizitu ziren azaldu zieten. Ondoren, ikatza eta margo bereziekin, bakoitzak bere eskulana egin zuen. Jarraian, gehien gustatu zitzaiena: Arrikrutz koba zeharkatu zuten, begiralearen azalpenak entzunez.
Saioa behar bezala bukatzeko, begirale batek sua piztu zuen bi su-harri golpatuz. Gero, Arantzazura igo ziren bazkaltzera, Jorge Oteizaren apostoluak ikusi eta Andoainera itzuli ziren.



















