ARRIKRUTZ ETA ARANTZAZU

Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak, festa tartean zegoen eguna aprobetxatuz (maiatzaren 2a), Oñatiko kobak ikustera joan ziren, gelan lantzen ari diren gaiarekin lotura zuzena izanik.

Hiru taldetan banatuta, Historiaurreko gizakiak nola bizitu ziren azaldu zieten. Ondoren, ikatza eta margo bereziekin, bakoitzak bere eskulana egin zuen. Jarraian, gehien gustatu zitzaiena: Arrikrutz koba zeharkatu zuten,  begiralearen azalpenak entzunez.

Saioa behar bezala bukatzeko, begirale batek sua piztu zuen bi su-harri golpatuz. Gero, Arantzazura igo ziren bazkaltzera, Jorge Oteizaren apostoluak ikusi eta Andoainera itzuli ziren.