ARRITXULORA IRTEERA

Aurreko astean, Oiartzungo Arritxulo aterpetxera joan dira lehenengo aldiz Haur Hezkuntza 5eko ikasleak. Nahiz eta urduritasuna nabari izan, inguruak ezagutu eta lo-zakuak zabaldu ondoren, esperientzia ezin hobea izan zen!

Goizean zerua lainotuta bazegoen ere, eguerdi partean eguzkia atera zen eta horrek kanpo espazioan hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera eman zigun, eskalada edo slack line adibidez. Eguna borobiltzeko, diskofesta ere izan genuen.

Hori martxa!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.