Irteera honek, ikasleen autonomian eta talde kohesioan laguntzeaz gain, ekintza ugari egiteko aukera eskaini zien. Besteak beste, ogia egin zuten beraiek, eskalada probatu etab. Tailer eta jolasen bidez, gozamenez ikasi zuten eta lagunen arteko harremanak estutu zituzten.
Haurrak pozik eta harro zeuden euren lehen gaualdia aterpetxe batean igaro izanaz. Esperientzia honek, gainera, ikasturte amaierarako giro berezia sortu du, eta ziur gaude oraindik luze kontatuko dituztela bizitako uneak.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.