Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleen bisita izan zuten Lehen Hezkuntza 5. mailakoek. Azken hauek, Euskara, Ingurunea eta Gaztelerako konpetentzietan prestatutako lanak aurkeztu zizkieten txikienei. Gelan hainbat txoko antolatu zituzten, eta talde txikitan jarrita, egindako lanen inguruan hitz egiten jardun ziren.
Hilabete hauetan zehar, Euskara arloan “Artelanen erakusketa” egin zuten. Ikasgela, arte-galeria bilakatuz, egindako collagea, puntillismo marrazkia, mandala… ezberdinak, hormetan jarri zituzten ikusgai. Marrazkiekin batera, artistek egiten duten moduan, arte-katalogo bat ere sortu zuten euren biografiak eta artelan horien jarraibideak azalduz.
Gaztelera arloan, “Microrrelato” izeneko esku orria egin zuten. Bertan, hasierako egoera batetik abiatuta, irudien zein hitzen bitartez, gertaera batek zer sentimendu eragiten dizkien irudikatzen ahalegindu ziren.
Era berean, Ingurunea arloan, gure eskualdeko ekosistema bat irudikatuz “Maketa” bat sortu zuten. Proiektu honen helburu nagusia, ikastolako haur gazteagoei jokabide zuzenak erakustea izan zen, naturaren aurrean dituzten ohitura kaltegarriak ekiditearren. Taldeka antolatuta, ekosistemaren inguruko fitxa teknikoa eta giza jokabide zuzenen horma irudiak osatu zituzten.
Gaiari amaiera emateko, aurreko astean, Donostiara egin zuten irteera. Bertan, ikasturtean zehar ikasitako eskulturak gertutik behatu, ukitu eta sentitu ahal izan zituzten.
Eduardo Chillidaren, Haizearen orrazia izan da lehenengoa, ondoren, Jorge Oteizaren, Clara Campoamorren omenez eginiko brontzezko eskultura, Eraikuntza hutsa eta amaitzeko, Nestor Basterretxearen, Bakearen Usoa.
Urgull mendira igo eta bertan dauden txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.