Txoko artistikoan eraldaketa pedagogiko batean gaude murgilduta. Pixkanaka proiektu ezberdinak jarriko dira martxan, horien artean, artista ezberdinak landuko dira . Oraingo honetan 4 urtekoen txanda izan da. Hervé Tullet artistaren “lore zelaia” artelana burutu dute.
Hasteko haur bakoitzak pintzel bana eskuan hartu, orri txuriaren inguruan jarri eta irakasleak emandako jarraibideekin puntu, borobil eta trazu ezberdinak burutu dituzte. Jarraibideen artean leku aldaketak egin dituzte. Gehin gustatu zaien jarraibideetako bat pintzela erortzen uztea izan da, pintzelak paperean egindako orbana behatuz.
Prozesua amaitzeko puntu, borobil eta trazu bakoitzari petalo, zurtoin eta hostoak egin dizkiete. Honela loreen zelai eder bat sortuz. Argazkietan ikus dezakezue prozesua.
Artista honen liburu ezberdinak gomendatzen dizkizuegu etxeko txikiekin jolas egiteko!