Lehen bilera honetan, kargu berriak esleitu ziren Artezkaritzako gurasoen artean: Idazkaria Alaitz Lertxundi izango da; Jai batzordeko arduraduna Oihana Sanchez; kontratazio taldeko arduraduna Larraitz Amondarain, Obra berrien jarraipena egiteko arduraduna Gabino Agudo; famili ordezkarien arduraduna Andoni Arando, komunikazio lanen arduraduna Jaione Ugalde eta Lehendakari eta diruzaina Xabier Etxeberria.
Horretaz gain ziklo ezberdinetako irakasleak ditugu Artezkaritza taldean; Bigarren hezkuntzako irakasleak Ainitze Errazti eta Imanol Chorro dira. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala Josune Irazu daukagu eta Bazkardoko irakasle bezala Zuriñe Diez.
2021.urte honetan, hau izango da ikastolako Artezkaritza kontseiluan parte hartuko duten partaideak; Ikastolaren ildo estrategikoak eta jarraipen ekonomikoa egingo duen Ikastolako batzorde gorena.