ASKHEZI PROIEKTUA

AskHezi proiektuan parte hartu dute ikastolako 12 ikaslek. Ezgaitasun motorra duten ikasleek idatzizko ekoizpenak egiteko dituzten zailtasunei aurre egiteko aplikazioa sortzeko proiektu bat da AskHezi. Gure ikasleek esaldi ezberdinak ahots goran irakurri eta grabatu dituzte, aplikazioak haur eta gazteen ahotsarekin ere ondo funtziona dezan.

Izan ere, horrelako aplikazioak Gaztelaniaz eta Frantsesez badira, baina Euskaraz ez. Eta helduen ahotsarekin egoki funtzionatzen duten aplikazioak Euskaraz ere badira, baina haur eta gazteen ahotsekin ez dute ondo funtzionatzen.

Elhuyar eta Langunek bideratutako proiektua da eta Ikastolen Elkartea eta Seaska ere proiektuan murgilduta daude.

Mila esker grabaketetan parte hartu duten 12 ikasleei!