ATZERA KONTUA!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Gain-gainean da osteguna! Maiatzaren 11, Arritxulora joateko eguna!

Haur Hezkuntzako 5 urteko geletako haurrak pozez zoratzen daude lehen aldiz bi egunetako irteera egingo dutelako!

Aspalditik ari dira geletan jarritako atzera kontuari egunero koskatxoa kentzen, eta aspalditik ari dira tartean behin, ordenagailuan Arritxuloko argazkien bidez, bertako txokoak ezagutzen ere: jangela, logelak, natur ingurunea…

Zer janari eraman, zer motxila, zer arropa… Ia erabakita dituzte horiek guztiak ere! Badoaz, badoaz Arritxulora !!!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre