AUZOLANA BAZKARDON

Larunbat goizean Ikastolako familia eta irakasle talde bat Bazkardon jo eta su lanean aritu zen. Arrabolak, pintzelak eta margoa hartu eta hor ibili ziren jolastokiko hormak margotzen.

Lan bikaina egin zuten eta emaitza ere halakoa izan da!

Gaur goizean ikasleek hormak txukun-txukun ikustean zur eta lur geratu dira.

Hemendik aurrera ere, orain arte bezalaxe, gure jolastokia zaintzen jarraituko dugu!