AXERI DANTZA ETA SAN JUAN SUA TXISTOKIN

Ikasturte amaierako marra zapaltzear ginela egin genuen ikastolan Andoaingo ohitura den Axeri dantza. Lehen Hezkuntza 3tik 6rako ikasle guztiek hartu zuten parte eta noizbait San Juan egunez Goikoplazan dantzan aritzeko lehen pausoak eman zituzten ikasleek.

Ondoren, San Juan sua piztu zen, eta olerkia errezitatu ostean, amaitzeko sua saltatzeko unea heldu zen, festei ilusioz ongi etorria egiteko.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.