AXERI DANTZA IKASTOLAN

Usadioari jarraituz, eta gainean ditugun San Joan jaien atarian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek “Axeri Dantza” egin dute ikastolako pilotalekuan.

Dotore eta gustura aritu dira dantzaren zati desberdinak antzezten: zortzikoa, orratza, txingoa, perra jartze, dorrea… Baita bukaerako kalejiran ere.

Festa usaina sumatzen zen. Hemen dira San Joanak!!!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.