AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Aurreko ostiralean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatu genuen. Ikastolan, gaiaren inguruan lanketa egin ondoren, gure ikasleek aldarrikapen ezberdinak egin zituzten.

Bazkardon, urtero bezala gaiarekin loturiko ipuinak landu zituzten, ondoren, hauen inguruko hausnarketak egin zituzten eta kartulina moreetan “EZ!” idatzi zuten, indarkeriaren aurka daudela argi esateko, bukatzeko, kartulina hauek eskuen artean hartu eta kanpo espazioan EZ erraldoia irudikatu zuten ikasle guztien artean.

Lehen Hezkuntza 3-6ko ikasleen kasuan ere, euskarri ezberdinak oinarri hartuta, hainbat gogoeta bideratu ziren gela guztietan. Eta ondoren, geletatik atera eta ikastolako eremuan mailaka ikasle guztiak elkartuz “stop” edota “esku morea” irudikatu genituen Emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela argi gera dadin.

Bigarren Hezkuntzako ikasleek geletan landu zuten gaia sentsibilizaziorako bideo ezberdinak ikusiz eta mahai inguruak antolatuz. Partehartze aktiboa izan zuten gure gazteek. Gainera afixak eta kartelak sortu zituzten gela barruan eta ikastolan zehar ikusgai jartzeko asmoz.

Hala, Aita Larramendi Ikastolan emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela modu bisual batean lau haizetara zabaldu genuen.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.