AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Aurreko larunbatean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatu zen Ikastolan.
Juanita Alkain eraikinean, txikienek Daniela Pirataren ipuina irakurri eta landu zuten, aurpegietan partxe moreak margotu zituzten eta pirata more bihurtu ziren egun batez.
Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek euskarri ezberdinak oinarri hartuta, hainbat gogoeta burutu zituzten gela guztietan. Ondoren, gela guztietako ikasle eta irakasleak aldarrikapen mezuekin apainduriko paperezko pultserak eskumuturrean jantzita amaitu zuten eguna.
Bigarren Hezkuntzako ikasleek sentsibilizazio saioak burutu zituzten gaiaren inguruan: bideoak ikusi zituzten eta mahai inguruak antolatu ziren. Ekarpen oso interesgarriak egin zituzten eta gaia aztertu zuten.
Hala, Aita Larramendi Ikastolan emakumeenganako indarkeriaren aurka daudela modu ezberdin askotara aldarrikatu zuten.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.