AZAROAREN 20an HITZALDI INTERESGARRIA, TXISTOKIN

Datorren azaroaren 20an, Familia Eskolaren egitarauaren barruan, gai interesgarri bat landuko da: “Hitz egin dezagun aniztasun sexualaz“. “Berdindu” taldeak gidatuko du saioa eta familia guztiak zaudete gonbidatuta.

Oraingoan, saioa gaztelaniaz izango da, esanda bezala, azaroaren 20an, Txistokiko Bilera Aretoan, 17:00-19:00 bitartean.

Izen-ematea, betiko moduan egiten ari gara, ON-LINE FORMULARIOA erantzunez. Eta horretarako azaroaren 16 arteko epea dago.