AZKEN TXANPARI HELTZEN

Oporretatik bueltan 2.mailakoek azken txanpari heldu diote. Oraindik helmuga urrun ikusten duten arren berehala iritsiko da. Bitartean pozez txoratzen dabiltza hamaika kontu dituztelako esku artean.

Biderketekin jolasean gabiltza Matematikako tarteetan eta ondo pasatzeaz gain pila bat ikasten ari dira. Gainera, berehala datoz Santa Krutz jaiak eta danbor hotsak entzungo dituzte Juanita Alkain eraikinean. Aurten beraiei dagokie danborrada zuzentzea. Hori dela eta, Musikako saioetan buru belarri entseatzen ari dira.

Ilusio handia egiten die!

Eta hau guztia gutxi balitz, datorren astean Hondarribiara doaz bi egunetarako. Batzuk dagoeneko urduri antzean dabiltza. Norekin eseriko gara autobusean? Nola antolatuko dira lotarako? Baina bada argi daukaten gauza bat, primeran pasako dute!

Zein pozik dauden 2.mailakoak!