AZOKA SOLIDARIOA

Lehen Hezkuntza 6.mailako ikasleek, bigarren hiru hilabetekoari amaiera emateko, “azoka solidario” deituriko ekintza burutu zuten martxoan.

Aurtengo egoera berezia dela eta, bizkotxoak eta patata tortillak egin gabe, pultserak bakarrik jarri zituzten salgai.

Martxoaren 22an, Andoaingo Cáritas elkarteko Virginia Hernandez lehendakaria eta Joxemari Cipitria laguntzaile moduan, seigarren mailakoek zituzten galderei erantzutera etorri ziren Ikastolara. Zein den beraien helburua, zer laguntza mota eskaintzen duten, zenbat familiari, egoera berri honekin zertan aldatu den beraien laguntza, zertan erabiliko duten dirua…

Aurten egindako pultserekin batera, iaz egindako eta saldu gabe gelditu zirenak jarri dira salgai, lortu den dirua Cáritas elkartera bideratua izan da.

Eskerrik asko erosle guztiei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1 eta Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasle guztiei ere, mila esker egindako lanarengatik.

Argazki gehiago ikusteko egin, KLIK HEMEN.