Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bigarren hiruhilekoari amaiera emateko azoka solidarioa burutu zuten.
Azoka solidario hau, ONGI ETORRI ESKOLARA elkartearen alde egin zen. Elkarte honek ikasgelan eta ikastetxetan kulturarteko ikuspegia lantzen du, eskola-komunitatea sentsibilizatuz eskola osatzen duten kultura guztiei balioa emanez. Azokan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, beraiek egindako pultserak, patata-tortila pintxoak eta prestatutako gozoak jarri zituzten salgai, euro baten truke. Denera 1.300 € inguru bildu zituzten.
Martxoaren 21ean Ongi Etorri Eskolara bisita jaso zuten. Bertan, proiektuko parte hartzaileek azokan lortutako dirua batetik, itzulpenerako baliabide pertsonalen kudeaketarako eta bestetik, itzulpenerako gailuak erosteko bideratuko zutela adierazi zieten. Momentu berezia eta hunkigarria izan zen denentzat.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu azokan parte hartu zenuten ikasle, irakasle eta familia guztiei.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.