AZOKA SOLIDARIOA

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ikasturteari amaiera emateko azoka solidarioa burutu zuten.

Azoka solidario hau, ADAHIGI elkartearen alde egin zen. Elkarte hau, arreta-gabezia eta hiperaktibitatea (TDAH) duten pertsonei, haien familiei eta profesionalei laguntza, aholkularitza eta formazioa eskaintzen dien irabazi-asmorik gabeko Gipuzkoako elkartea da. Azokan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, beraiek egindako pultserak, patata-tortila pintxoak eta prestatutako gozoak jarri zituzten salgai, euro baten truke.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu azokan parte hartu zenuten ikasle, irakasle eta familia guztiei.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.