Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bigarren hiruhilekoari amaiera emateko azoka solidarioa burutu zuten.
Azoka solidario hau, ASPANOGI elkartearen alde egin zen. Elkarte hau Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkartea da, 1998tik minbizia duten adingabeen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lanean ari da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta urte osoan zehar arreta psiko-soziala eskaintzen du ospitaleetan eta ospitalez kanpo.
Azokan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, beraiek egindako pultserak, patata-tortila pintxoak eta prestatutako gozoak jarri zituzten salgai, euro baten truke. Denera 1.000 € inguru bildu zituzten eta salgai zegoen guztia saldu zen.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu azokan parte hartu zenuten ikasle, irakasle eta familia guztiei.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.







