BABARRUN HAZIAK EREITEN

Babarrunak gustuko al dituzue? Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek baietz diote; gehiengoek, gustura jaten dituzte eta Ingeleseko saioetan ikasitakoari zentzua emateko asmoz, laborategira igo ziren ikerlari lanak burutzera.

Gelan, “Seed, plant, flower” unitatea landu dute eta landareen ugalketa ulertzen buru-belarri aritu dira. Etxetik ekarritako kristalezko ontzietan, launa babarrun jarri zituzten eta pare bat asteren ostean… alajaina!

Hazietatik ateratako landaretxoak sortu dira. Prozesua ikusi nahi?