BADATOZ SANJUANAK!

Ikasturtea bukatzen ari da, eta urtero moduan, Lehen Hezkuntzako ikasleak, San Juan danborrada prestaketan dabiltza. Etxetik ere, danbor doinuekin erritmoa eta herriko ereserkia landu dute.

Aurtengo Sanjuanak desberdinak eta bereziak izango dira eta danbor hotsak kalean entzungo ez dituzten arren, azken 15 urte hauetako gure ikasleen irudiak bildu dira jarraian duzuen bideoan.

GORA SAN JUAN!

GORA ANDOAIN!