BALLETAREN MAGIA

Ballet tailler partikularra izan dute Basteron LH1eko ikasleek. Ze zortea! Gorputzaren gaia amaitzen ari dira eta nola mugitzen garen ikasi dute, besteak beste. Gure ikastolako ikaslea den Jurgi Errandonea ballet dantzaria bai mugitzen dela eta nola gainera! Adriana Markiegi dantza kidea eta Amaia Leitza irakaslea alboan zituela “Loti ederra” balleteko zatitxo bat eskaini die haurrei. Gainera aukera izan dute Parisen izandako dantza txapelketan erabili zituzten jantziak gertutik ikusteko eta balleteko oinetako bereziak esku artean izateko.

Nahi izanez gero maiatzean Bastero kultugunean haien lanaz gozatu ahal izango da.

A ze aukera!