BARATZA

Aste Santuko oporralditik bueltan, barazkiak eta baratza gaia hartu dituzte ardatz 4 urteko geletan. Garai hau aproposa izaten da pixkanaka baratzeko lurra prestatu eta barazki desberdinen haziak ereiteko.

Burututako ekintza desberdinak hauek izan dira: alde batetik kalabaza haziak erein dituzte yogur poteetan eta hauei behar duten zaintza eskainiz nola hazi diren ikusteko aukera izan dute. Hauek ondoren, Bazkardoko baratzan landatzeko asmoa dute eta horrela gertutik garapena nola den erreparatuko dute.

Beste aldetik, azokara joan eta landare saltzaileari landare desberdinak erosi eta ondoren zuzenean baratzean landatu dituzte lan tresnak erabiliz. Eguraldia lagun bada hemendik pixkatera baratzak itxura ederra izango du.