BATX 1. MAILAKO IKASLEAK ALEMANIAN DIRA JADA

Atzo arratsaldean abiatu ziren Werther-era (Alemania) Batxilergo 1. mailako ikasleak, hango ikasleekin burutzen ari diren eskola-trukeari amaiera emateko. Martxoan, ikasle alemaniarrak gurean izan ziren eta oraingoan, bueltako bisita egitera joan dira gure ikasleak.

Apirilaren 29ko goizean itzuliko dira eta bitarte horretan, hango ikasleen eta familien eguneroko bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute. Baita herria eta inguruan dauden hainbat leku interesgarri bisitatzeko ere. Hauxe da, zehazki, egun hauetan burutuko duten programa:

2018 ELKARTRUKEA: ANDOAIN- WERTHER – PROGRAMA

Apirilak 19, osteguna
• 17:30 Borda Berritik irteera.

Apirilak 20, ostirala
• 15:00 Werther-era iritsiera.

Apirilak 21 eta 22
• Asteburua familiekin.

Apirilak 23, astelehena
• 07:55 Ongi etorria eskolan. Ondoren, lehenengo lau saioetan elkartruke kidearekin klaseetara sartuko dira.
• 11:30 Bazkaria eskolako jangelan.
• 12:30 Autobusa Bielefeldera. Alde Zaharrrean eta Sparrenburg gazteluan bisita gidatua. Bukatzean, denbora librea.
• Arratsaldea familiekin.

Apirilak 24, asteartea
• 8:30 Osnabrück hirira irteera (ZOB Werther)
• 9:30 Bisita gidatua Osnabrück hirian. Denbora librea.
• 14:00/14:30 Busa Werther-era
• Arratsaldea familiekin

Apirilak 25, asteazkena (ibiltzeko oinetako erosoak jantzi!!)
• 08:00 Detmol Open-Air museum-era irteera (ZOB Werther)
• 09:30 Bisita gidatua museoan. Zalgurdian ibiltzeko aukera dago. Ondoren denbora librea herrian.
• 14:00/14.30 Irteera Werther-era Arratsaldea familiekin

Apirilak 26, osteguna
• 08:00 Eskolan elkartuko gara eta Andoainerantz abiatu. Bidean Belgikako Lovaina hirian geldituko gara. Denbora librea, atsedena hartu eta erdigunea ezagutzeko.

Apirilak 27, ostirala
• 07:30/08:00 Andoainera iritsiera.