BATXILERGO 2. MAILAKO IKASLEAK ARTEAREN MUNDUAN SAKONTZEN

Astearte eta asteazkenean, batxilergoko 2. mailako ikasleak Basterora gerturatu dira arte materialei buruzko saio teoriko eta praktikoa jasotzeko. “Harriak” proiektuaren barruan, Andoaingo Bastero Kulturguneak Palimpesto taldekako erakusketa aurkeztuko du urriak 6 eta azaroak 11 bitartean.

Lehenengo saioan, Maria Bocos diseinatzaileak paisaia zer den azaldu die: paisaia ez da naturaren sinonimoa, pertsonaren eraginaren emaitza baizik, bere ekonomiaren eta kulturaren bidez natura eraldatu eta hartara egokitzen baita. Bigarren saioan, aldiz, tailer praktiko batean murgildu dira ikasleak non hutsari forma ematen saiatu diren. Hori lortzeko, objektuak (ur botila bat, esaterako) zementuz bete egin dituzte eta, lehortutakoan, kanpoaldeko materiala kendu dute. Argazkietan daude ikusgai gure ikasle artisten lanak!