BATXILERGO 2. MAILAKO IKASLEAK “GAZTE GOT TALENT” LEHIAKETAN FINALISTAK

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Iragan asteko ostiralean Tabakaleran izan ziren ekonomia ikasgaia duten batxilergoko ikasleak. Goiza euren ekintzailetasuna trebatzen ibili ostean, Mara Lasa, Eider Tolosa, Ainhoa Mujika eta Isune Peralesek osatutako taldea finalista izan zen enpresa munduari lotutako lehiaketa honetan.

Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekitaldian, parte hartzaileek 3 edo 4 pertsonako taldeak osatu behar zituzten, elkarlanean erronka desberdinei aurre egiteko. Helburua enpresa erreal batek normalean ebatzi behar dituen problemei aurre egiteko ideiak sortzea zen. Hortaz, sormena eta hartzailearengan eragiteko abilezia dira ebaluatu zaizkien gaitasunetako batzuk.

Saria Madril edo Bartzelonara joateko bidaia da eta hura irabazteko sare sozialetan euren proiektuaren babesa jaso behar dute. Youtuben dago gure lau ikasle hauek sortutako proiektua, gure laguntza jasotzeko zain. Hemen esteka: https://www.youtube.com/watch?v=MqanfFTImwo

Eta gogoratu, finalisten artean “like” gehien lortzen duen taldeak lortuko duela saria!

Eman “like” gure ikasleei!

 

 

 

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre