BATXILERGO 2. MAILAKO IKASLEAK LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROAK BISITATZEN

Iragan abenduaren 2an, gure ikastolako Batxilergo 2. mailako ikasleak, Tolosako Inmaculada Lanbide Ikastolan eta Usurbilgo Lanbide Eskolan izan ziren, Goi mailako zikloan ikusten.

Inmaculada Ikastolan hiru ziklo eskaintzen dituzte: “Gizarte integrazio” zikloa, “Diagnosi irudia eta medikuntza nuklearra” eta “Osasun dokumentazioa eta administrazioa”. Usurbilgo Eskolan, berriz, bost ziklo eskaintzen dituzte: “Administrazioa eta finantzetako” zikloa, “Automatizazio eta Robotika industriala”, “Fabrikazioa mekanikoko produkzioaren programazioa”, “Fluido instalakuntzen eta instalakuntza termikoen mantenua” eta “Efizientzia energetikoa eta eguzki energia termikoa”.

Gure ikasleek ziklo hauei guztiei buruzko informazioa jaso zuten eta bi zentroak bisitatu zituzten.