BATXILERGO 2. MAILAKOAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Asko ikasteko garaia da Batxilergo 2. maila. Hala ere, hau bukatutakoan zer egin erabakitzeko momentua ere bada. Hori dela eta, ikasleek bisita ugari egin eta jaso dituzte unibertsitatean zein goi mailako zikloetan dauden graduen berri izateko helburuarekin. Gainera, ikastolan bertan ere orientazioa zerbitzua dute, euren zalantza pertsonalak argitzeko lagungarria dena.

Azkeneko bisita iragan ostiralean egin zuten. Oraingo honetan, Deustuko unibertsitatea ezagutzera abiatu ziren goizeko 11ak aldera. Bertan, instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten eta datorren ikasturtean eskainiko dituzten graduen inguruko azalpenak jaso zituzten. Batzuk hasi dira dagoeneko euren aukerak murrizten; besteak, aldiz, urrunago daude behin-betiko erabakitik. Dena den, hilabete batzuk dituzte oraindik bisita hauetatik jasotako informazio dena kudeatzeko eta hausnartzeko.