BATXILERGO 2Z-ko IKASLEAK ZIENTZIA MUNDUAN MURGILTZEN

zientzia_00Duela zenbait egun, Batxilergo 2Zko ikasleak zientzia astean izan ziren Donostiako Kursaalean, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean. Makina bat stand eta tailer antolatu ziren eta han izan ziren gure ikasleak, zientzia gertutik ikusi, entzun eta sentitzeko.

Alde batetik, stand ugari ipini ziren, non helburua zientzia arlo ezberdinak modu erakargarri batean jorratzea zen. Robotika, kimika, fisika, elektronika, matematika… izan ziren ikasleak modu praktikoan ezagutu zituzten batzuk.

Bestalde, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera ere eskaintzen zitzaien parte-hartzaileei. Horietako batean, adibidez, fenomeno termofisikoak aztertzen ziren; beste batean, aldiz, soinu neurgailu bat erabiltzen ikas zitekeen; hirugarren batean, parte-hartzaileek ariketa matematikoak ebatzi behar zituzten superkonputagailu baten arazoei aurre egiteko. Interesgarria, oso.

Stand eta tailerrei buruzko informazio guztia, labur baina argi, ondoko weborrian dago jakin-mina duenarentzat erakusgai: http://zientzia-astea.org/eu/zientzia-astea-donostia-san-sebastian/

Ikus argazki guztiak, HEMEN